Piraguak gordetzeko zerbitzu berria
Zumaiako Kirol Patronatuak zerbitzu berri bat jarri nahi du abian: piraguak gordetzeko balden alokairua, hain zuzen. Zerbitzua itsas kiroldegi ondoko lokalean jarriko da abian, Lokala egokitzeko lanetan ari dira oraindik, baina uda garaia denez, zumaiarrei lokalean piraguak gordetzeko zerbitzua eskaintzeko asmoz jarri nahi da abian. Zerbitzua erabili nahi duten zumaiarrek kiroldegian eman dezakete izena. Hileko 10 euro izango da zerbitzuaren kostua.



