Pirotecnia Zaragozanak ez du kobratuko ezer
Pirotecnia Zaragozana su etxeak atzo jakinarazi zion Zumaiako Udalari ez duela ezer kobratuko sanpedroetarako prest zituen suengatik. Legez su etxeak bota ez ziren suengatik aurrekontuaren zati bat kobratzeko eskubidea bazuen ere, horri uko egitea erabaki du, su etxearen ustez Udalak lana txukun egin duelako, besteak beste. Zumaiako Udalak eskerrak eman nahi dizkio publikoki katramila honetan guztian izandako jarreragatik.



