Pirritx, Porrotx eta Mari Motots ikusteko sarrerak agortuta

2011/03/03

Atzo jarri ziren salgai, eta segituan bertan agortu ziren sarrerak.

 

Astelehenean, martxoak 7, 15:00etan eta 17:30ean, Maria eta Jose aretoan, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna izango da Zumaian: Ongi etorri Pupu eta Lore. Atzo arratsaldean jarri ziren bi ikuskizunetarako sarrerak salgai, eta arratsaldean bertan gastatu ziren. Beraz, dagoeneko ezin da sarrerarik erosi.