Polizia eta Larrialdietarako Akademiak publiko egin ditu lehen, bigarren eta hirugarren probako emaitzen behin-behineko zerrendak

2018/10/02

Aurrera doa Polizia eta Larrialdietarako Akademiak Zumaiako Udaleko hiru udaltzain postuak behin-betiko izaeraz betetzeko abiarazitako hautaketa prozesua. Bide horretan, erreklamazio epea amaituta, lehen eta bigarren probako behin behineko emaitzak behin-betiko izatera pasa dira eta hirugarren probari dagokionean, hainbat erreklamazio onartu eta behin-behineko emaitzen zerrenda, behin betiko izatera pasa du Akademiak. Horrez gain, onartutako azken erreklamazioetako pertsona horiek laugarren proba egitera deitu ditu.