Presoen senitartekoentzako diru-laguntzak

2009/09/29

EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu gisa joan beharra duten zumaiarrei ere eskainiko zaie diru-laguntza. Abuztuaren 5ean argitaratu zen diru-laguntzak erregulatzeko araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskariak aurkezteko epea irekita dago.

 

Zumaiako Udalak diruz lagunduko ditu, familiako kideren bat –zigortuta edo espe­txera­tze prebentiboan– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko espe­txe­ren batean dutenek, horiek ikustera joandakoan, izango dituzten gastuak. Ildo beretik, EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu gisa joan beharra duten zumaiarrei ere diru-laguntza eskainiko die.

Joan den abuztuaren 5ean argitaratu den diru-laguntza horiek erregulatzeko araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta eskariak aurkezteko epea zabalik dago. Horretarako Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzara joan beharko da.

Deialdiaren oinarriak kontsultatzeko egin klik hemen.