Presoen senitartekoentzako diru-laguntzak
EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu gisa joan beharra duten zumaiarrei ere eskainiko zaie diru-laguntza. Abuztuaren 11n argitaratu zen diru-laguntzak erregulatzeko araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Zumaiako Udalak diruz lagunduko ditu, familiako kideren bat –zigortuta edo espetxeratze prebentiboan– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko espetxeren batean dutenek, horiek ikustera joandakoan, izango dituzten gastuetan laguntzeko. Ildo beretik, EAEtik kanpoko epaitegietara auzipetu gisa joan beharra duten zumaiarrei ere diru-laguntza eskainiko die.
Joan den abuztuaren 11n argitaratu zen diru-laguntza horiek erregulatzeko araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta eskariak aurkezteko epea zabalik dago. Horretarako, Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzara joan behar da.
Deialdiaren oinarriak ikusteko klikatu hemen.



