Prest dago neguko kirol eskaintza Lubaki kiroldegian

2009/09/09

Aerobika, pilates, igeriketa, yoga, cycling-a, hirugarren adinekoentzako gimnasia, judoa… eta beste hainbat jarduera eskainiko dituzte. Bazkideek irailaren 14an edo 15ean eman beharko dute izena. Bazkide ez direnek, berriz, hilaren 16an edo 17an.

 

Lubaki kiroldegian 2009/2010erako neguko kirol jardueren programazioa osatu dute dagoeneko. Hainbat jarduera eskainiko dituzte, horien artean, aerobika, akuagim-a, pilates, igeriketa, yoga, cycling-a, hirugarren adinekoentzako gimnasia, judoa… Programazio osoa webgune honetan kontsultatu dezakezu, horretarako klikatu hemen. Lubaki kiroldegiko urteko kuotak jakiteko, berriz, sakatu hemen.

Izen-emateak 14an edo 15ean eta 16an edo 17an

Jarduera horietan izena eman nahi dutenek bi data izango dituzte horretarako. Bazkide direnek irailaren 14an edo 15ean eman beharko dute izena eta bazkide ez direnek hil bereko 16an edo 17an.