Prest dago Ardantzabideko aparkaleku berria
Kale eraberrituaren amaieran aurkitzen da, eta 85 ibilgailu sar daitezke bertan. Gaur (ostirala) hasi eta etxe berriak eraikitzen hasi bitartean egongo da erabilgarri.
Zumaiako alde zaharraren inguruan ibilgailuak aparkatzeko zailtasunak arinagoak izango dira gaurtik aurrera. Ardantzabideko etxeen eraikuntzak izango duen etenaldia aprobetxatuz, obren amaierako lur eremu bat aparkaleku bezala erabiltzeko prestatu du Udalak. Kalkuluen arabera, 85 ibilgailu sartzeko lekua dago bertan, eta oraingoz ez dauka itxiera datarik. Bertara joateko, Amaia plazatik Ardantzabiderako errepidea jarraitu eta etxe berriak amaitzen diren lekura joan behar da.



