Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak 2017: Prestakuntza bonoa

2017/11/21

Prestakuntza-bonoa eskuratu duten langabeak kontratatzen dituzten eskualdeko enpresek 3.000,00 euroko diru-laguntza lortu ahal izango dute, eta kontratua mugagabea baldin bada, aldiz, 7.500,00 euroko laguntza.

Laguntzak langabeak kontratatzeko

  • Eskualdeko enpresentzako diru-laguntzak dira, prestakuntza-bonoa eskuratzen duten langabeak kontratatzeko.
  • Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi osokoa).
  • Diru-laguntza izango da 3.000,00 eurokoa eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500,00 eurokoa.
  • Eskabideak aurkezteko epea: 2017-11-15etik 2017-12-29ra.

 

Prestakuntza-bonoa eskuratu duten pertsonak

Prestakuntza-bonoa eskuratu duten pertsonek zeharkako gaitasun eta trebetasunak lantzeko 205 orduko prestakuntza-ikastaroa egin dute. Ikastaro horretan gaur egun enpresen hazkuntzarako balio erantsia duten berrikuntza-tresnak landu dituzte, hala nola: zaintza teknologikoa, IKT 2.0, kudeaketa aurreratua, berrikuntza kudeatzeko teknikak…

Pertsonak horiek kontratatzen dituzten eskualdeko enpresek diru-laguntza eskuratu ahal izango dute.

Hona hemen bonoa eskuratu duten pertsonen perfil profesionala:

  1. Delineantea / Diseinu teknikoa
  2. Altzarien bulego teknikaria
  3. Biltegi kudeatzailea
  4. Komertzial kudeatzailea
  5. Nazioarteko merkataritza
  6. Proiektuen kudeatzailea
  7. Online estrategia
  8. Gestoriako administraria
  9. Administrari harreragilea
  10. Bezeroen arreta
  11. Aholkulari juridikoa
  12. Giza baliabideetako teknikaria (hautaketa, prestakuntza eta pertsonen garapen gaietarako)
  13. Gizarte langilea
  14. Hirugarren adineko dinamizatzailea
  15. Turismo gida/turismo hezitzailea
  16. DBH eta Batxilergoko irakaslea
  17. Itzulpengintza

 

Eskualdeko enpresei deialdia

Argibide gehiago jaso nahi izanez gero edo diru-laguntza lortzeko aukera ematen duen perfil profesional horietako bat interesatuz gero, jarri harremanetan Urola Kostako Udal Elkartearekin.

 

Deialdia eta oinarriak

Deialdia, oinarriak eta eskabidea egiteko eredua eskura daude Udal Elkartearen webgunean.

http://www.urolakosta.eus/eu/-/diru-laguntzak-2017-enpresak-sortzeko-lanpostuak-sortzeko-inbertsioak-egiteko-eta-lankidetza-egitasmoak-garatzeko-

 

Argibideak

Argibideak jasotzeko jarri durekin harremanetan:

Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresentzako Zerbitzuak

Tel. 943 890808

enpresa@urolakosta.eus