Prestakuntza eskualdeko enpresentzat maitzetik uztailera bitartean
Eskualdeko enpresen prestakuntzarako programak antolatu ditu maiatzetik uztailera bitartean Urola Kostako Udal Elkarteak.
Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzako prestakuntza programa berri bat jarri du martxan. Ikastaro hauen helburua da pertsonen gaitasunak hobetzeko prestakuntza zehatza eskaintzea, horren bidez Urola Kostako enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Programa hau apirilean hasi zen, kudeaketa komertzialari buruzko jardunaldiekin eta uztailean amaituko da.
Hilabete bakoitzean gai zehatz baten inguruko jardunaldi eta ikastaroak egingo dira. Hona hemen:
MAIATZA: Negozio iturri berrien garapena
EKAINA: Nazioartekotzea
UZTAILA: Enpresen ondorengotza
Ondoren duzu maiatzean zehar egingo diren ikastaro eta tailerren informazioa. Ekaineko eta uztaileko saio eta ikastaroen informazioa aurrerago jakinaraziko dugu.
MAIATZA: NEGOZIO ITURRI BERRIEN GARAPENA
Merkatuak geroz eta lehiakorragoak dira eta bezeroen eskakizun eta baldintzak egunetik egunera handitzen doaz. Egoera horri aurre egiteko eta enpresek hazten jarraitzeko, merkatuetan duten mailari gutxienez eutsi eta ahal bada hobetu egin behar dute. “Beti gauza bera egiten badugu eta berdin, emaitza berbera izango da”.
Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat ikastaro eta saio antolatu ditu maiatzean “negozio iturri berriak” garatzeko ideiak eta tresnak lantzeko.
Maiatzak 7, 9, 14 eta 16; Negozio iturri berriak garatzeko tresnak
Helburuak:
- Enpresa arloan erabiltzen diren erremintak aurkeztea. Tresna eta erreminta horien helburua da, batetik, enpresak dituen produktuen katalogoa eta zerbitzuak handitzea eta bestetik, produktu eta zerbitzu berriak sortzea.
- Bertaratutakoei, ariketa prakikoen bidez, aipatutako tresna eta erremintak erabiltzen erakustea, beren enpresetan erabili ahal izateko.
Maiatzak 21, 23 eta 28: Barneekintzailetasuna enpresa estrategia moduan eta negozio planen garapena.
Helburuak:
- Barneekintzailetasunaren eta ekintzailetasunaren oinarriak azaltzea eta, horietan oinarrituz, batetik, enpresak dituen produktuen katalogoa eta zerbitzuak handitzea eta, bestetik, produktu eta zerbitzu berriak sortzea.
- Negozio plana nola garatzen den azaltzea.
Bi ikastaro horiek gaztelaniaz izango dira. Dena dela, partehartzaileren batek euskaraz parte hartzen badu euskaraz erantzungo zaio. Bi ikastaro horiek emango ditu Fermin Lazkano Pérez jaunak (ASMAOLAko zuzendaria, IMH zentroko PYME berrikuntzako saila).
Ikastaroak Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, 20800, Zarautz).
Ordutegia eta iraupena: saio bakoitza 3 ordukoa ziango da, 12:00-15:00.
Maiatzak 24 eta 31: Lehiakortasun autodiagnostikoak (tailerra)
Helburuak:
- Banakako gogoeta bat egitea, gure enpresaren lehiakortasuna aztertzeko (lehiakortasunaren ardatzak kontuan hartuta).
- Parte hartzaileen lehiakortasun egoera irudikatzea, norberak ikus dezan beste enpresekin konparatuz zein den bere lehiakortasun maila.
- Enpresaren kudeaketa hobetuko duten proiektu berriei hasiera ematea.
Tailer horiek Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan izango dira (Urdaneta bidea 6, 20800, Zarautz).
Ordutegia eta iraupena: tailer bakoitzak 2 ordu eta 30 minutuko iraupena izango du, 12:00etan hasita.
Tailer horiek parte hartzean oinarrituko dira: hizlari eta parte-hartzaileen arteko interakzioa eta enpresen arteko elkarrizketa eta harremana. Parte hartzaileei ordu erdiko lunch-a eskainiko zaie.
Beste argibide batzuk
Informazioa eta izen-ematea: izena emateko e-mail bat bidali behar da enpresa@urolakosta.org helbidera, izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz. Argibideak jasotzeko: Tel. 943 89 08 08 Enpresentzako Zerbitzuak
Hizkuntza: saioak gaztelaniaz izango dira. Dena dela, partehartzaileren batek euskaraz parte hartzen badu euskaraz erantzungo zaio
Doakoa: saioetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Finantzaketa: Ekintza hau PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan garatu da eta Europako Gizarte Fondoak %50 finantzatzen du



