Programa anitza Musika Jaialdirako
Abuztuaren 1etik 13ra izango da aurtengo Musika Jaialdia eta askotariko taldeak ikusi eta entzuteko aukera izango da, guztiak ere maila handikoak. Udalak eta Zumaiako Musika Patronatuak osatutako egitarauan musika klasikoaz gain estilo gehiago lantzen dituzten taldeak ekarri dira eta bi bideo proiekzio eta hitzaldi bat ere txertatu dira. Emanaldi hauek guztiak herriko hainbat guneetan eta doan izango dira.
Zumaiako Musika Jaialdiak bere filosofiari eutsiz aurten ere maila oneko musikariak ekarriko ditu herritarrek bertatik bertara eta kanpora joan beharrik gabe hain musika entzuteko aukera izan dezaten. Udal arduradunek adierazi dutenez: “Krisiak krisi musika jaialdiaren filosofia eta egitaraua mantendu dugu. Maila oneko musikariak datoz eta herritarrak emanaldietara joatera animatu nahi ditugu”.
Zumaiar musikariak
Zumaiar musikariak entzuteko aukera ere izango dugu jaialdian. San Pedro Abesbatzak Show-a eskainiko du abuztuaren 6an eta hurrengo egunean, abuztuaren 7an, Amaia Aldalur gonbidatu gisa arituko da Hernasans taldearekin. Abuztuaren 10ean, berriz, Jose Mari Azkuek oboea joko du The Rivoli String Quartet taldearekin.
EGITARAUA
1, astelehena
22:00etan parrokian, KUP abesbatzaren kontzertua
2, asteartea
22:00etan Alondegian, Musika proiekzioa
3, asteazkena
20:00etan Alondegian, hitzaldia “Musika zientziaren uhinetan”
4, osteguna
22:30ean Mari kalean Musika eta zinea SILENT BAND “CHAPLIN”
5, ostirala
20:00etan Komentuan
ATENAIDE ENSEMBLE – bibolina, biola-gamba eta klabea.
Aintzinako Musika
6, larunbata
20:00etan Mari kalean
Jazz kontzertua: NEVERMIND TRIO + JULEN IZARRA
23:30ean beheko plazan, SAN PEDRO ABESBATZAren SHOWA
7, Igandea
20:00etan komentuan HERNASAX CONCIERTO GROSSO
8, astelehena
22:00etan Alondegian, Musika proiekzioa
9, asteartea
22:00etan Komentuan,
PELLO RAMIREZ eta XABIER ZEBERIO “0N bikotea”
10, asteazkena
20:00etan Komentuan,
THE RIVOLI STRING QUARTET eta JOSE MARI AZKUE
Soka laukotea eta Oboea
11, osteguna
20:00etan plazan
YOUTH BRASS 2000 BANDA
13, Larunbata Donostiako Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean
22:00etan Maria eta Jose antzokian
NICHOLAS ANGELICH piano kontzertua



