Puntuaketa berriak Turismoko teknikariaren hautaketa prozesuan

2010/04/15

Apirilaren 6an sarrera emandako erreklamazioari jarraiki, aldaketak izan dira puntuaketan.

 

Zumaiako Udaleko Erregistro Orokorrean, apirilaren 6an Turismo eta Merkataritzako teknikariaren hautaketa prozesuari lotutako erreklamazioari sarrera eman zitzaion. Erreklamazioa prozesuko epaimahaiak eta azterketa prestatu duten HAEEko teknikariek aztertu ondoren, puntuaketa berriak izendatu dira.

Hala, gaitegi orokorreko 40. eta espezifikoko 45. galderak baliogabe uztea erabaki da. Erabaki horrek puntuaketan aldaketak sortu dituenez, puntuaketa berriak argitaratu dira Udalaren webgunean.

Puntuaketa berriak kontsultatzeko klikatu hemen.