Quart de Poblet abesbatza gazteak kontzertua emango du bihar

2010/08/05

Musika Jaialdiaren barruan programatu gabe zegoen, baina bihar 12:30ak aldera kontzertua emango du Amaia plazan.

 

Bihar, abuztuak 6, ustekabeko kontzertua izango da Zumaian. Musika Jaialdiaren barruan programatu gabe bazegoen ere Valentziako Quart de Poblet abesbatzak kontzertua emango du. Abesbatza gazte hori kontzertu ibilbide bat egiten ari da, eta bihar egun pasa Zumaiara datozela aprobetxatuz, kontzertua emango dute. Hori 12:30ak aldera Amaia plazan izango da.