Raul Garcia Castan eta Blanca Serrano txapeldunek II. Zumaia Flysch Trail lasterketan parte hartuko dute

2010/06/10

Mendi lasterketetako Europako eta Espainiako txapelduna da Garcia Castan eta Serrano, berriz, Espainiako txapelduna.

 

Mendi lasterketetako Europako eta Espainiako txapeldun Raul Garcia Castan eta Espainiako txapeldun Blanca Serrano Zumaian izango dira uztailaren 11n ospatuko den Flysch Trail lasterketan parte hartzeko. Astebetera Munduko Txapelketa jokatuko dute Italian, baina Zumaiako proba ez dute galdu nahi izan.

Garcia Castanek iaztik ezagutzen du lasterketa –berak irabazi zuen-, eta oso oroitzapen onak dituela adierazi digu: “Lasterketa askotan hartu dut parte, baina kirolari eta pertsona bezala inoiz ez naute Zumaian bezain ongi tratatu”. Blanca Serranorentzat lehen urtea izango da, eta emakumeen lasterketaren maila igotzen lagunduko du.

Informazio gehiago lasterketari buruzko webgunean aurkituko duzue eta lasterketan izena emateko, berriz, sakatu hemen.