Rebeka ontziak bildu ditu, aurtengoan ere, Kabra eta Dontzeila Herri Lehiaketan puntu gehien

2010/08/06

Anade Elkarteak atzorako zuen iragarrita Kabra eta Dontzeila lehiaketa, baina atzo itsaso txarra izan zenez gaur egin dute.

 

Atzo, hilak 5, zen izatekoa Anade Elkarrteak urtero antolatu ohi duen Kabra eta Dontzeila lehiaketa, baina ezinezkoa izan zen. Atzo goizean itsaso txarra zegoen, eta gaurkorako uztea erabaki zuten. Gaur goizeko 7:30etan itsasoratu dira kabra eta Dontzeilak arrantzatzera, eta eguerdirako kilo mordoarekin bueltan izan dira itsasontziak. Aurtengoan ere Rebeka itsasontzia izan da garailea 10.279 punturekin; hau da, Gari eta Joxe Enrike Manterolak jaso dituzte puntu gehien. Bigarren, berriz, Agustin Azpeitia eta Javier Odriozolak egin dute Spar itsasontziarekin; 9. 837 puntu bildu dituzte bigarrenek.