RETR@SPEKTIBA ERAKUSKETA BERRIA ALONDEGIAN

2017/03/02

Martxoaren 3tik 19ra bitartean ikusgai egongo da Oxford aretoan Nagore Etxabe zumaiarraren argazki erakusketa.

Bihar arratsaldeko 18:00etan zabalduko da Alondegiako Oxford aretoan  Nagore Etxabe zumaiarraren Retr@spektiba argazki erakusketa.

Sekula bakarkako erakusketarik egin ez duen arren, atzera begirako kutsuan datorren bat proposatzen digu oraingoan Nagorek.  Arte Ederrak ikasten hasi zenetik orain arte egin dituen lanak ikus ahal izango dira bertan: marrazkiak, litografiak, grabatuak, argazkiak, pinturak, diseinuak eta baita ikus-entzunezko piezak ere. Protagonista bera denez, autorretratuek ere garrantzia izango dute modu garbi nahiz abstraktuago batean.

Erretratu eta retrospektiba bada.

Erakusketaren ordutegia:

-          Astelehenetik igandera: 18:00-20:00