Ruandan etxeak egin dira Zumaiako Udalak emandako laguntzarekin

2012/03/06

Behar Bidasoa Gobernuz Kanpoko erakundea buru belarri lanean ari da Ruandako Kibala eskualdean lanean. Besteak beste, Azpeitia, Azkoitia eta Zumaiako udalek azken urteotan emandako diru-laguntzekin 24 etxe eraiki dituzte Kabuga herrian. Horrela, txosnak alde batera utzi eta etxebizitza duinetan bizitzeko aukera dute orain 24 familiak. Iñaki Lizaso, Behar Bidasoako kidea, Ruandan egon berri da proiektua ikuskatzen. Handik bueltan, Zumaiako Udalari proiektuaren berri eman, eta Kibugan egin duten eskultura bat ekarri du opari Udalarentzat. Berarekin izan dira Iñaki Agirrezabalaga Alkate eta Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua eta Pili Alberdi Gizarte teknikaria.