Saharakoei harrera egin diete udaletxean

2009/07/22

Zug-eko (Sahara) alkateak, Zumaiako alkateak, uda pasatzera etorri diren haur sahararrak eta Darahli elkarteko kideek hartu dute parte ekitaldian.

 

Zumaiako Udalak harrera egin die gaur (uztailak 22, asteazkena) Saharako herritarrei. Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak egin die ongi-etorria eta udaletxea ikusi ostean pleno aretoan bildu dira ekitaldiari hasiera emateko. Zug-eko (Sahara) alkateak, Zumaiako alkateak, Darahli elkarteko kideek eta uda pasatzera etorri diren haur sahararrek hartu dute parte agerraldian.

Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak bi herrien arteko anaikidetza gogora ekarri du gaurko ekitaldian. Hainbat zumaiar, Darahali elkarteak gidatuta, Zug herrian izan ziren joan den otsailean eta orduan sinatu zuten Zug-eko Udalak eta Zumaiakoak anaikidetzarako hitzarmena. Agirrezabalaga alkateak azaldu duenez, “egun zoragarriak izan baziren ere, egoera politiko latza bizi dutela ikusi genuen eta horren aurrean, gure elkartasuna erakutsi nahi diegu orain ere”.

Bakarrik ez sentitzeko babesa

Zug-eko alkateak eskerrak eman dizkio Agirrezabalagari eta oro har, Zumaiako herriari: “Bakarrik ez gaudela sentiarazteko balio digu guri jasotzen dugu laguntzak”. Bizi dituzten muturreko egoeren aurrean, Zumaiak laguntza handia eskaini duela esan du sahararra, eta eskerrak eman dizkie guztiei.

Umeei kamiseta bana oparitu zaie eta Zug-eko alkateari oroigarri bat eskaini dio Zumaiako alkateak.

 

Sahara_Zumaia