Salgai daude Sapere Aude Sinfonietta orkestraren eta San Pedro Abesbatzaren kontzertuetarako sarrerak

2019/07/05

35. Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdia izango da uztailaren 30etik abuztuaren 11ra. Bi ekitaldi hauetarako sarrerak turismo bulegoan daude salgai dagoeneko.

Musika Jaialdiak kontzertu eta ekitaldi ugari biltzen ditu urtero. Laster egingo da xehetasun guztiak azaltzeko agerraldia, baina badira antolatzaileek nabarmendu nahi dituzten bi ekitaldi.

 Bata, Sapere Aude Sinfonietta jaialdiko orkestra egoiliarraren kontzertua. Mozarten “Haffner” 35. Sinfonia eta Mendelssohnen Bibolin Kontzertua interpretatuko dituzte. Georgy Vasilenko ariko da bakarlari moduan, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean. Kontzertua Zumaiena ikastetxeko antzokian izango da, abuztuaren 4ean.

Bestea, San Pedro Abesbatzak eskainiko duena: Doinu zahar, kantu berri. Kontzertua abuztuaren 1ean izango da, Aitzuri Frontoian. Trio Zukan, Amets Arzallus eta Joxean Goikoetxeak ere parte hartuko dute ekitaldian.

 Bi ekitaldietarako sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo Bulegoan:

  • Aurrez: 10€
  • Egunean bertan: 12€
  • Haur eta gazteak: 4€