San Sebastian bezperarako gaueko autobus zerbitzu berezia

2011/01/18

Azpeititik bueltatzeko autobus zerbitzua izango da; 02:30ean eta 04:30ean izango dira autobusak.

 

San Sebastian bezperan, autobus zerbitzu berezia izango da Azpeititik gauean itzultzeko. Urtarrilaren 19tik 20 bitarteko gauean izango da zerbitzua, eta bi autobus berezi izango dira Azpeititik Zumaiara itzultzeko. Lehena 02:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 04:30ean. Autobusak anbulatorio aurrean eta tren museoaren aurrean hartuko ditu bidaiariak.