San Joan bezpera, bero boladan: su mugatuak eta beroari aurre egiteko gomendioak
Sanjuaniturrian eta Gernika parkean sua piztuko dute gaur, udako solstizioaren etorrera ospatzeko. Udalak gogorarazi du galarazita dagoela beste edozein lekutan sua piztea, eta zuhurtziaz jokatzeko eskatu die herritarrei, sute arriskua tarteko.



