San Jose auzoa eraberritzeko parte hartze prozesuaren bigarren bilera, ostegunean

2012/06/20

Ostegunean, hilak 21, 19:00etatik aurrera udaletxean egingo da prozesuko bigarren bilera.

 

Ekainaren 7an hasi zen San Jose auzoa eraberritzeko Zumaiako Udalak abian jarri duen parte hartze prozesua. Lehen bilera horretan 70 lagunetik gora bildu ziren, eta auzoa eraberritzeko beharrezkoa den Plan Berezia zertan datzan eta plan hori aurrera eramateko dauden aukera ezberdinak zeintzuk diren azaldu zitzaien auzotarrei.

 

Egoera ekonomikoa kontuan izanda, Zumaiako Udalak ezin ditu egokitze eta konpontze lan guztiak urte batetik bestera egin. Beraz, parte hartze prozesuan parte hartzen ari direnen esku izango da Plan Berezia gauzatzeko lehentasunak ezartzea. Lehentasun horiek adostuko dituzte datorren osteguneko bileran. Bilera, hilaren 21ean, 19:00etatik aurrera udaletxean izango da.

 

Hona hemen lelengo bileran azalpenak emateko erabilitako dokumentazioa. Udaletxean ere eskuragarri dago, nahi duenarentzat.