San Jose auzoko eraberritzeko parte hartze prozesua abiatuko du Udalak

2012/06/01

Ekainaren 7an, udaletxean, 19:00etatik aurrera egingo da parte-hartze prozesuko lehen bilera

 

Ekainaren 7 eta 21ean Zumaiako Udal ordezkariak San Jose auzoko bizilagunekin bilduko dira auzo hori eraberritu eta egokitzeko Plan Berezia osatzeko. Parte hartze prozesu horren bidez, auzotarrek erabakiko dute auzoa nondik eraberritzen hasi eta beraien esku izango da obren eta egokitzeen lehentasuna ezartzea.

 

Parte hartze prozesu horren bidez, Udalak azken urteotan jasotako eskaerei erantzuna emango die. Azken urteotako aurrekontu parte hartzaileen prozesura joan izan dira auzoko hainbat ordezkari. Han azaldu dituzte auzoak dituen beharrak eta, azkenean, aurten, azken urteetan ez bezala aurrekontuak onartuta, eraberritze horretarako Plan Berezia gauzatuko da. Hurrengo urteko aurrekontuetan obretarako partida sartu eta auzoak dituen gabeziei erantzuten hasteko.

 

Ekainaren 7an, arratseko 19:00etan bilduko dira udaletxean. Lehen bilera horretan auzoko diagnosia azalduko dute, eta diagnosi horretatik abiatuta proposamen batzuk azalduko dira auzoa egokitzeko.