San Jose auzoko parte hartze prozesuko ondorioak azaltzeko bilera, asteazkenean (hilak 18)
Asteazkenean, uztailak 18, San Joseko auzotarrekin bilera egingo da Udal Gobernuak deituta. Ekainean egin zen auzotarrekin San Jose auzoko Plan Berezia aurkeztu eta plan hori gauzatzeko lehentasunak ezartzeko parte hartze prozesua. Behin auzotarren iritzia jakinda, eta parte hartze prozesuan jasotako ekarpenak kontuan izanda, Udal Gobernuak bere ondorioak azaldu nahi dizkie San Josekoei. Horretarako izango da aste honetako bilera hori. Asteazkenean, 19:00etatik aurrera udaletxean egingo da bilera.



