San Jose kaleko igogailua 23:00ak arte erabili ahal izango da aurrerantzean

2020/02/17

Igogailuaren erabiltzaileen eskaerei erantzunez, San Jose kaleko igogailua erabiltzeko ordutegia 23:00ak arte luzatu du Udalak.

Beheko plaza, San Jose kalea eta San Joan egoitza lotzen dituen igogailuaren ordutegia zabaldu du Udalak. Hala, hemendik aurrera goizeko 6:00etatik gaueko 23:00etara egongo da erabilgarri igogailua.