San Jose kaleko igogailuaren erabilera ordutegia luzatuko da urtarrilaren 2ra bitartean

2019/12/24

Abenduaren 24tik urtarrilaren 2ra bitartean, San Jose kaleko igogailua gaueko 2:00ak arte egongo da erabilgarri.

Gaurtik hasi eta urtarrilaren 2ra bitartean, San Jose kalea, Beheko plaza, San Jose kalea eta San Joan egoitza lotzen dituen igogailuaren ordutegia zabalduko da. Hala, goizeko 6:00etatik gaueko 2:00etara erabili ahal izango dute herritarrek.