San Jose komentua bisitatzeko aukera

2011/06/23

Larunbatean, hilak 25, bi bisita gidatu egingo dira. bisitara joateko aurrez Turismo bulegoan eman behar da izena.

 
Larunbatean, ekainak 25, San Jose komnetua ezagutzera emateko, bisita gidatua izango da Zumaiako Udalaren Turismo Sailak antolatuta. komentua bertatik bertara ezagutu eta bere historiaren berri jakin nahi dutenek, aukera aparta dute.
 
Egun horretan bi bisita gidatu egingo dira, 18:30ean (euskaraz) eta 19:30ean (gazteleraz). Bisita horien prezioa 3 eurokoa da, eta izena Turismo Bulegoan eman behar da. Bisita gidatuek plaza mugatuak dituzte; gehienez 15 lagunek hartuko dute parte bisita bakoitzean.