San Jose komentua ezagutzeko bisita gidatuak, larunbatean
18:30ean euskarazko bisita gidatua egingo da, eta 19:30ean gaztelerazkoaren txanda izango da.
Maiatzean eta ekainean San Jose Komentua ezagutzera emateko, bisita gidatuak antolatu ditu Zumaiako Udalaren Turismo Sailak. Komentua bertatik bertara ezagutu nahi dutenek, datorren larunbatean, hilaren 28an dute aukera. egun horretan bi bisita gidatu egingo dira, 18:30ean (euskaraz) eta 19:30ean (gazteleraz). Bisita horien prezioa 3 eurokoa da, eta izena Turismo Bulegoan eman behar da. Bisita gidatuek plaza mugatuak dituzte; gehienez 15 lagunek hartuko dute parte bisita bakoitzean.
Ekainean ere egingo dira bisitak; ekainaren 4 eta 25ean, hain zuzen ere.
.



