San Jose komentuaren inguruan jasotako proposamenak webgune honetan kontsultatu daitezke
Proiektu guztiak herritarrei aurkeztu eta sakontzeko uztailaren 15ean egingo den bilera irekira deitu ditu Udalak herritarrak. Proposamenen egileei galderak egiteko aukera izango dute herritarrek.
Lekaimeek San Jose komentua Udalari eskaini ostean, eraikinaren erabilpenaren inguruan herritarrek dituzten iritziak jasotzeko egitasmoa abian jarri zuen Udalak. Egitasmo horretatik, zazpi proiektu ezberdin jaso ditu Udalak eta orain horiek herritarrei aurkeztea da bere asmoa. Proposamen guztiak Udalak webgune honetan kontsultatu daitezke, hemen hain zuzen.
Uztailaren 15ean bilera
Proposamenak webgunean aurkeztea ez da izango ekimen bakarra, hala ere. Proiektu guztiak herritarrei aurkeztu eta sakontzeko asmoarekin, uztailaren 15ean egingo den bilera irekira deitu ditu Udalak herritarrak. Aita Mari zineman izango da bilera, 18:00etan hasita. Herritarrek proposamenen egileei galderak egiteko aukera izango dute.



