San Jose komentuko erromesen aterpea kudeatzeko proiektuak aurkezteko epea zabalik da

2013/06/20

Aurten ere, erromesentzako aterpea izateko prestatuko da San Jose komentua. Uztailak 5etik irailak 30era bitartean egongo da zabalik. Aterpetxeko kudeaketan interesa dutenek Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dituzte beraien proposamenak ekainaren 27a baino lehen. Baldintzak eta informazio gehiago turismo bulegoan bertan jaso daiteke. Ordutegia da: 10.00 – 14:00 / 16:00 – 20:00 Egunero zabalik. Harremanerako: Zumaiako Turismo Bulegoa 943143396 turismoa@zumaia.net