Bisita gidatuak, San Jose komentua ezagutzeko
Lehenengo bisita eguna datorren larunbata, hilak 14, izango da. Egun horretan bi bisita gidatu egingo dira, 17:30ean (gazteleraz) eta 18:30ean (euskaraz). Bisita gidatuen prezioa 3 eurotakoa izango da.
Maiatzean eta ekainean San Jose Komentua ezagutzera emateko, bisita gidatuak antolatu ditu Zumaiako Udalaren Turismo Sailak. Komentua bertatik bertara ezagutu nahi dutenek, lehen aukera datorren larunbatean, maiatzak 14, dute aukera. Egun horretan, bi bisita gidatu egingo dira, 17:30ean (gazteleraz) eta 18:30ean (euskaraz). Hurrengo aukera, maiatzaren 28an izango da. Egun horretan ere bi bisita gidatu egingo dira, 17:30ean eta 18:30ean hasita. Bisita horien prezioa 3 eurokoa da, eta izena Turismo Bulegoan eman behar da. Bisita gidatuek plaza mugatuak dituzte; gehienez 15 lagunek hartuko dute parte bisita bakoitzean.
Ekainean ere egingo dira bisitak; ekainaren 4 eta 25ean, hain zuzen ere.
Erromesen aterpea, aurten ere
Uztailean eta abuztuan, aurten ere, erromesentzako aterpea izateko prestatuko da San Jose komentua. Hori kudeatzeko interesa dutenek Turismo Bulegoan jo dezake maiatzaren 20a baino lehen informazioa jasotzeko. Baldintzak, iazko berdinak izango dira.



