San Joseko bizilagunekin parte hartze prozesuako lehen bilera ostegunean
Zumaiako Udalak San Jose auzoko Plan Bereziaren inguruko parte hartze prozesua jarriko du abian aste honetan. Plan Bereziaren inguruko zehaztapenak azaldu eta hori gauzatzeko lehentasunak ezarriko dira bileretan, besteak beste. Ekainaren 7 eta 21ean, 19:00etatik aurrera udaletxean egingo dira parte hartze prozesuko bilerak.



