San Juan egoitzako egoiliarrak Pulpo elkartekoekin solasean

2010/07/16

Joan den asteazkenean bazkaritan izan ziren Pulporen egoitzan.

 

Urteroko usadioei jarraituz, Zumaiako San Juan Egoitzako aiton-amonak Pulpo elkartearen egoitzan izan ziren joan den asteazkenean. Ohi bezala, Pulpo elkarteak gonbidatu zituen eta elkartean bertan geratu ziren egoiliarrak bazkaritan.

San Juan Egoitzako ordezkariek azaldu dutenez, “oso giro onean” egon ziren, eta eskerrak eman dizkiete Pulpo elkarteari eta bertako sukaldariei, “datorren urtean ikusiko garelakoan, eskerrik asko”.