San Juan egoitzakoak bazkaritan

2010/04/26

Marina Berri jatetxean bazkaldu zuten joan den asteartean.

 

Iragan den asteartean, apirilak 20, Marina Berri jatetxera joan ziren bazkaltzera San Juan Egoitzako egoiliarrak. 43 lagun elkartu ziren bertan eta aipatu dutenez, “bazkari goxoa” dastatu zuten.

"Eskerrak eman nahi dizkiogu Marina Berriko lan-taldeari, beti eskaintzen diguten harrera, laguntza, giroa eta bazkariarengatik”, azaldu dute Egoitzako ordezkariek.