San Juan egoitzan ere ospatu dituzte inauteriak

2010/02/18

Txokolatada egin zuten egoitzan bertan eta futbol partidua ere jokatu zuten.

 

San Juan Egoitzakoek ere ospatu dituzte aurtengo inauteriak. Joan den asteartean, hilak 16, egin zuten inauteri festa egoitzan bertan eta festa giroan igaro zuten eguna, txokolatada eta guzti.

Ondoren, dantzaldia ere izan zuten egoiliarrek eta hori gutxi ez eta, futbol partida ere jokatu zuten giro onean. Erreala eta Selekzio Internazionalaren arteko partiduan Erreala atera zen garaile.