San Juan egoitzaren berdegunerako sarbideak itxi ditu Udalak, egoiliarrek eremua erabili dezaten
San Juan egoitzako egoiliarrek eremuko berdeguneak segurtasun osoz erabil ditzaten, behin-behinean , gune horietara sarrerak itxiko ditu Zumaiako Udalak. San Juan egoitzako zuzendaritzarekin batera hartu dute erabakia.
Ubillosera doan aldapa, San Juan egoitzako aldapa, San Jose kaleko 11. atari pareko sarbidea eta igogailuaren zubitik San Juan egoitzara doan sarrera itxita daude pasa den astetik.
San Juan egoitzako Zuzendaritzarekin batera hartu du erabakia Udalak, eta helburua da egoitzako egoiliarrek inguruko berdegunean segurtasun eta prebentzio neurriak betez paseatu ahal izatea.