San Juan suak argituko du gaurko gaua
Zumaiako Txistulari Bandak eta Musika Eskolako dantzariek gauzatuko ekitaldia. 22:00etan hasiko da Sanjuaniturrin.
Urteko gaurik motzena izango da gaurkoa hainbat txokotan eta Zumaian ere suaren inguruko ospakizunak ez dira faltako. Zumaiako Txistulari Bandak eta Musika Eskolako dantzariek ikuskizuna eskainiko dute gaur iluntzean.
Txistularien doinuen erritmoan, Musika Eskolako dantzariek euskal dantzak dantzatuko dituzte suaren inguruan. 22:00etan hasiko da ekitaldia Sanjuaniturrin.



