San Pedro jaiak antolatzeko bilera deialdia
Udaberria aurrea doa eta konturatzerako San Pedro jaietan murgilduko gara. Aurten ekainaren 28an emango diegu hasiera festei eta dagoeneko antolaketa lanetan hastear gabiltza.
Horretarako bilera batera dei egiten dizuegu zuen elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak aurkeztu ditzazuen. San Pedro jaiez gain, uztaila eta abuztuko ekitaldien antolakuntzaz ere hitz egingo dugu (Euskal jai eguna, Berbena, Koadrila eguna…).
Bilera maiatzaren 22an izango da Alondegian, arratsaldeko 19:00etan.
Dena den, dagoeneko egitaraua lantzen hasi zaretenok zuen proposamenak aurrez aurkeztu nahi izanez gero kultur etxeko bulegora zuzendu zaitezkete, 943861056 / kultura@zumaia.eus



