San Pedro jaiak antolatzeko bilera maiatzaren 15ean

2019/05/08

Bilera Alondegian izango da 19:00etan.

Santelmoak utzi ditugu atzean eta konturatzerako San Pedro jaiok gainean ditugu; aurtengoan jaiak ekainaren 28 arratsaldean hasiko dira, eta asteburuan zehar jarraitu. Jaiak antolatzeko lanetan hastear diren honetan, bilera batera dei egiten die udalak elkarte eta taldeei proposamenak aurkezteko. San Pedro jaiez gain, ekaineko San Juan/Ekhijaia, eta uztaileko edo abuztuko ekitaldiak ere ikusi nahi dira bertan (Euskaljai eguna, Berbena, Koadrila eguna,..).

Bilera maiatzaren 15ean, asteazkenez,19:00etan izango da, Alondegian. Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak direnek, edozein proposamen aurkeztu nahi ezkero, edo aurrez aurkezteko premia ikusiz gero, kultur etxeko bulegora lasai zuzendu daitezke (943 860 10 56 / kultura@zumaia.eus).