San Pedro jaietan murgiltzear da Zumaia
Gaur (ostirala) hasi eta datorren asteartera bitartean ugariak izango dira ekitaldi eta ikuskizunak.
Jaiei hasiera emango dien txupinazoa bihar botako duten arren, gaur arratsaldean hasiko dira San Pedro jaietako ekitaldiak. 20:00etan Capoeria ikuskizuna eskainiko dute Eusebio Gurrutxaga plazan eta gauean, 23:00etan Rock kontzertua izango da sanpedroetarako antolatu duten karpan.
Larunbaterako egun guztiko egitaraua dago programatuta eta 12:00etako suziriak piztuko du giroa. Eguerdian herri bazkaria egingo da eta egunean zehar hainbat ekitaldi eskainiko dituzte.
Igandean eta astelehenean ere askotariko ikuskizunak izango dira: ardi txakur txapelketa, jota emanaldia, bertso bazkaria, DJak, buruhandi eta erraldoien kalejirak… Astelehenean egingo da sanpedroetako ohiko danborrada eta gauerdian igoko dute bandera udaletxeko balkoian.
Asteartean, San Pedro egunez, goizeko bederatzietarako hasiko dira dultzaineroak kaleak alaitzen eta gauera bitartean luzatuko da festa, norberak nahi duen ordura arte.
Egitaraua osorik hemen kontsultatu dezakezu.



