San Telmo Egunean ere ingurumen heziketa tailerra izango da

2011/04/28

10:00etatik 13:00ak bitartean Altxorraren bila jolasa egingo da maitzaren 2an. parte hartu nahi duten haurrek Algorri Interpretazio Zentroan izena eman beharko dute.

 

Aste Santuko oporretan Algorrik ingurumen heziketarako haurrentzat prestatutako tailerrak izandako harrera ona ikusita, San Telmo egunean (maiatzaren 2an) eskaintza zabaltzea erabaki da. Horrela, maiatzaren 2an, astelehenean, goizeko 10:00etatik 13:00tara 'Altxorraren Bila' izeneko jolasean parte-hartzeko aukera emango da.

Ekintza doako da, eta interpretazio zentroaren inguruan burutuko da. 'Altxorraren Bila' jolasean ekosistema ezberdinekin loturiko frogak burutuko dira, Algorri Interpretazio Zentroan zein bere inguruan. Horrela, eguraldiak lagunduz gero, San Telmo eta Itzurun hondartzara hurbilduko dira parte-hartzaileak azken froga burutzeko.

Maiatzaren 2an antolatutako ekintza 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Parte hartu nahi izanez gero, Interpretazio Zentrora deitu behar da (943143100).

Zumaiako inguru naturalak ezagutu nahi badituz, animatu zaitez eta eman izena!