San Telmo egunean pilota partidu profesionalak Aitzurin
17:00etan hasita hiru partiduz gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek. Sarrerak apirilaren 4an salgai egongo dira Aitzuriko leihatilan 25€tan.
Santelmoak ate joka ditugu dagoeneko eta aurten ere, ekintza egitarauaren baitan, pilota partidu profesionalez gozatzeko aukera izango dute zumaiarrek.
Pilota jaialdia hilaren 9an, San Telmo egunean, izango da eta guztira hiru partidu jokatuko dira: Dario-Martinez eta Elordi-Irustarena lehena, Altuna-Zabaleta eta Iribarria-Rezustarena bigarrena eta Mendizabal III eta Jakarena hirugarrena. Azken hori banakako txapelketako aurre kanporaketako partidua izango da.
Sarreran hilaren 4an egongo dira salgai, 25€tan, Aitzuri pilotalekuko leihatilan. Aurre salmentaren ondoren telefono bidez (661 25 90 09) eta egunean bertan leihatilan bertan ere eskuratu ahal izango dira.



