San Telmo sariak, idazle belaunaldi berrien bultzada
XXVI. aldira iritsi da Zumaiako Udalak antolatutako San Telmo literatur lehiaketa. Bihar, asteartea, egingo da sari-banaketa ekitaldia Aita Mari aretoan, 17:00etan hasiko da.
Bihar (ekainak 9, asteartea) egingo da aurtengo San Telmo sarien banaketa ekitaldia. 17:00etan hasiko da, Aita Mari aretoan.
XXVI. aldira iritsi da Zumaiako Udalak antolatutako San Telmo literatur lehiaketa. Zumaiako ikastetxeetako neska-mutilen artean banatzen dira sariak eta idatzizko ipuinak, olerkiak eta bertsoak saritzen dira. Horrez gain, ahozko lehiaketa ere egiten da. Saritutako lan guztiak liburu batean biltzen dituzte gero.
Aurtengo sarituak zein izango diren ikusteko egin klik hemen.



