San Telmoak prestatzeko lehen bilera ostiralean

2012/02/09

Alondegian, 19:00etatik aurrera egingo da bilera, eta edonork har dezake parte.

 

Urtea hasi berria dugu, baina konturatzerako Santelmoak gainean izango ditugu; aurtengoan jaiegunak apirilaren13tik  22ra luzatuko dira.

 

Jaiak antolatzeko lanetan da Zumaiako Udala, eta bilera batera deitzen ditu herriko elkarte, talde edota norbanakoei sortutako proposamenak aurkez ditzaten.

 

San Telmo jaien antolaketarako bilera otsailaren 10ean, ostiralez, 19:00etan izango da, Alondegian.

 

Hala ere, edozein proposamen aurkeztu nahi izanez gero, edo aurrez aurkezteko premia ikusiz gero,  kultur etxeko bulegora lasai zuzendu (943.861056 / kultura@zumaiakoudala.net).