SAN TELMOKO JAIEN ANTOLAKETARAKO BILERA EGINGO DA MARTXOAREN 1EAN

2017/02/24

Asteazkenean izango da, arratsaldeko 19:00etan Alondegian.

Urtea hasi berria dugu, baina konturatzerako gainean ditugu Santelmoak. Aurtengoan jaiegunak apirilaren  21etik  30era luzatuko dira.

Jaiak antolatzeko lanetan hastekoak garen honetan, bilera batera dei egiten dizuegu, zuen elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak aurkez ditzazuen.

San Telmo jaien antolaketarako bilera martxoaren 1ean, asteazkenean, izango da, arratsaldeko 19:00etan Alondegian.

Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak zaretenok,  edozein proposamen aurrez aurkeztu nahi izanez gero, Alondegia kultur etxeko bulegora zuzendu zaitezkete (943.861056 / kultura@zumaia.eus).

Gure artean izango zaituztegulakoan eta elkarlanean egitarau aberats bat osatuko dugunaren itxaropenez, ordura arte.