Saninazioetan gaueko autobus zerbitzua izango da Azpeititik bueltatzeko
San Inazio jaiak direla eta, aurreko urteetan bezala, gaueko zerbitzua eskainiko du Eusko Trenek. Erabiltzaileek, larunbat gauetan bezala, bidaia ordaindu beharko dute. Uztailaren 29,30,31n eta abuztuaren 1ean izango da gaueko zerbitzua. Azpeititik Zumaiarako zerbitzua 01:30, 03:30, 04:40 eta 05:45etan izango da.



