Saninazioetarako autobus zerbitzu berezia
Zumaiako Udalak eskualdeko beste Udalekin egindako eskariari erantzunez Azpeitiko San Ignazio Jaioetarako autobus zerbitzu berezia jarriko du Lurraldebusek. Uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean gaueko eta goizaldeko autobus zerbitzua indartuko du.
Azkeneko urteetan ohikoa denez, Udalen eskariari erantzunez, Lurraldebusek autobus zerbitzu berezia jarriko du saninazioetarako, eta beraz, uztailaren 30etik abuztuaren 1a bitartean Azpeititik Zumaiara bueltatzeko autobus bereziak izango dira. Zehazki hauexek zerbitzua indartzeko gehitu diren autobusen ordutegiak:
Azpeititik Zumaiara:
- 01:30ean
- 03:30ean
- 04:40ean
- 05:45ean
Autobus hauek Azpeitiko anbulatoriotik abiatuko dira eta Pantxita Etxezarreta kalean izango dute geldialdia Zumaian.



