Sanmiel Egunean ere tailerra eta ate irekiak Algorri Interpretazio Zentroan

2011/09/27

Artadin Sanmiel Eguna ospatuko da ostegunean, eta herriko festa guztietan egin ohi duten bezala Algorri Interpretazio zentroan ate irekiak izango dira egun osoan, eta 17:00etatik 19:00etara haurrentzat tailerra izango da.

 

Ostegunean, hilak 29an Sanmiel Eguna izango da, eta, beraz, artadi auzoan festa ospakizunak izango dira. Hori kontuan izanik, eta herriko festa guztietan egin ohi duten bezala, Algorri Interpretazio Zentroan ate irekiak egingo dituzte egun osoan (10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:30etara). Horretaz gain,  6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduriko tailerra egingo dute, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Tailer horren bidez, Artadiko bizidunak ezagutzeko aukera izango dute eta  bakoitzak Artadiko hormairudia osatzeko aukera ere izango du. Gainera, etxetik jogurt potea ekarriz gero, ezkur bat ereiteko aukera izango dute. Tailer horretan parte hartu nahi izanez gero, 943143100 telefono zenbakira deitu edo algorri@zumaia.net helbidera idaztea gomendatzen da.

.