Sanpedroak antolatzeko bilera irekia, maiatzaren 22an

2014/05/12

Udaberria aurrera doa eta konturatzerako San Pedro jaiak gainean izango dira; aurtengoan jaiak ekainaren 28 arratsaldean hasiko dira eta asteburuan osoan izango da jai giroa herrian. Jaiak antolatzeko lanetan hastekoa da Zumaiako Udala, hori dela eta, bilera deia luzatzen zaie, elkarte, talde edo norbanakoei sor daitezkeen proposamenak aurkez ditzaten. San Pedroak eta Udako jaien antolaketarako bilera maiatzaren 21ean, asteazkenez, 18:30ean izango da, Alondegian. Dagoeneko egitaraua lantzen hasiak direnek, edo edozein proposamen aurkeztu nahi duenak, edo aurrez aurkezteko premia ikusiz gero, kultur etxeko bulegora lasai zuzen daitezke (943.861056 / kultura@zumaiakoudala.net).