Sanpedroak antolatzeko bilera, maiatzaren 13an

2015/05/05

Ekainaren bukaeran ospatuko dira sanpedroak, urtero bezala. Konturatu gabe iritsiko dira data horiek ere, eta Udala hasi da festak prestatzeko lanetan. Horregatik, eta herritarren parte hartzearekin antolatzeko festak, maiatzaren 13an, asteazkenean, bilera irekia egingo da 18:30etan Alondegian. Bertan, herritarrak lantzen ari diren proposamenak jasoko dira. Proposamene bat dutenek, eta bilera aurretik horren berri eman nahi badute, kultur etxeko bulegoetara jo dezakete (943 86 10 56 telefonora deituz edota kultura@zumaia.eus helbidera idatzita). Sanpedroez gain, uztaileko eta abuztuko ekitaldiei buruz hitz egiteko ere aprobetxatuko da bilera.